Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/04/21

Ilusioz gainezka bukatuko du liga Bidasoa-Irunek


ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN 29-26 ALCOBENDAS
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Mouriño, Ugarte (3), Gimeno (2), Crowley (5), F.Rincón (1),D. Rincón (7), Aldunate (3), Aramburu (2), Renaud (6), Azkue
BM. ALCOBENDAS: Vegas, Castaño (6), Beret (5),Mellado (1), Kramarz, Beltza, Catalina (3), Tejón (3), Muñoz ( 6), Delgado, Carro, Iglesias (1), Gimeno (1), Prieto

Ezin hobeto agurtu zuen Bidasoak Artaleku, ligako partidei dagokienean gutxienez. 1.300 ikusle izan ziren atzo harmailetan, kiroldegi irundarrean aspaldi ikusi gabeko giroa sortuz. Ikuskizuna ere maila handikoa izan zen. Bi talde gogor eta landu aritu ziren elkarren aurka eta berdintasuna agerikoa izan zen hasieratik. Madrildarrak oso indartsu atera ziren, eta defentsa sendo eta eraso azkarrei esker bi goleko aldea ireki zuten bosgarren minuturako. Boleak hutsartea eskatu zuen eta horien erreakzioa azkarra izan zen. Lehenengo aldiz aurretik jartzea lortu zuten (4-3). Alcobendasek joko eraginkorra egiten jarraitu zuen, bost minutu falta zirela Bidasoa onena agertu zen arte. David Ricónek egin zituen azken hiru golak, atsedenaldiaren aurretik 14-11koa jarriz. Zentral irundarrak azpimarratzeko moduko lana egin zuen atzo.

Itxura ona zuen bigarren zatiak, baina Alcobendasen defentsa onaren itzulerak zalantzak piztu zituen berriro. Hamabosna berdintzea lortu zuten bosgarren minuturako. Hortik aurrera, Bidasoak agindu zuen markagailuan, abantaila handirik lortu gabe. Ordu laurdenaren faltan, Fernando Boleak hutsartea eskatu zuen berriro eta entrenatzaileak agindutakoak eragina izan zuen. Partida bukaera borobila egin zuen Bidasoa-Irunek eta Leo Renauden aportazio garrantzitsuarekin garaipena ziurtatu ahal izan zuen. Atzoko partida bezala, talde irundarraren bigarren itzulia ere bikaina izan da. Hamarretik zortzi partida irabazi dituzte horiek, azken zazpiak segidan eta play off-etan aurkari izango dituen hiru taldeak gainditu dituzte gainera. Sailkapenean ere ondorioak izan ditu Bidasoaren lan onak. Partida bakarraren faltan, hirugarren postuaraino igo da eta bere esku dauka igoera fasea Artalekun antolatzea. Helburu erakargarri hori betetzeko, Bartzelonan irabazi beharko dute irundarrek datorren larunbatean. Zortzigarren garaipenak sari handia izango luke.

David Rincón (diariovasco.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario