FUTBOLA
Euskal Ligako sailkapeneko bigarren
postuan jarri da Mariño, Gasteizko Neskak taldearen aurka 1-0 irabazita.
Nahiarak sartu zuen irundarren gola, larunbateko partidako 18.minutuan. Bigarren zatian arabarren erasoak defendatu
behar izan zituzten eta hamar jokalarirekin bukatu zuten partida Olaiak txartel
gorria ikusi ondoren. Hiru jardunaldi besterik ez dira gelditzen liga bukatzeko
eta bigarren postuan gelditzeko lehian egongo da Mariño. Barakaldo txapeldun
izan da eta igoera ziurtatua du. Baina bigarrenak ere Liga Nazionalera igotzeko
aukera izan dezake eta itxaropen horrekin borrokatuko dute urdinek. Añorba Bren
aurka jokatuko dute neskek igandean, Bizkerre hartuko dute ondoren etxean eta
Errenterian bukatuko dute liga, Touringen aurkako partidarekin.
cdmariño.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario