Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/04/28

Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Bidasoa-Irunek

ESKUBALOIA
BARTZELONA B 27-30 BIDASOA-IRUN
BARTZELONA B: Admella, Biosca, Figueras (6), Montoya (3), Rey, Lozano (1), Calvera (1), Balaguer (4), Amigo (4), Sáez (2), García (1), Kasal (3), Castro (1) eta Ariño (1).
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Mouriño, Ugarte (2), Susperregi, Gimeno (3), Crowley (4), Fernando Rincón (2), David Rincón, Aldunate (2), Aranburu, Renaud (14), Azkue (3) eta Roberto Álvarez.
PARTZIALAK: 2-2, 4-3, 5-6, 8-7, 11-10, 12-13; 16-16, 18-18, 19-21, 23-24, 24-26 eta 27-30.

Zailena egin zuen atzo Bidasoa-Irunek Bartzelonan. Liderraren etxean irabazi eta hirugarren postua mantendu zuen ligako azken jardunaldian. Saria, handia izango da. Asobal Ligara igotzeko fasea Irunen jokatuko da. Puente Genilek Pozoblancoren aurka galtzea pentsaezina zela jakinda, haien garaipenean sinistu zuten irundarrek Joan Gamper pabilioiean. Taldeen arteko berdintasuna agerikoa izan zen lehenengo minutuetatik. Bi atezainak ondo aritu ziren, defentsek lagunduta. Akatsak ere protagonista izan ziren. Hala ere, hamabosgarren minutura iritsita, kanpokoek bi goleko abantaila itxaropentsua lortu zuten (5-7).  Hurrengo bost minutuetan, 4-0ko partziala osatu eta aurretik jarri ziren kataluniarrak. Baina Alcobendasen aurkako partidan bezala, lehenengo erdiaren amaiera ona egin zuten horiek. Azkueren bi golek aurretik jarri zuten berriro Bidasoa (11-13).

Bigarren zatiko zazpigarren minutuan, David Rincónek txartel gorria ikusi zuen. Leo Renaudek hartu zuen lehenengo lerrotik jaurtitzeko ardura eta ondo baino hobeto bete zuen bere lana. Hamalau gol egin zuten guztira lateral frantziarrak. Irundarrak nagusi izan ziren bigarren zatian zehar, baina hamabi minutu falta ziren arte ez zuten bi goleko aldea gainditzea lortu. 21-24koarekin ondo bideratu zuen partida Bidasoak. Hala ere, minutu gogorrenak zeuden aurretik eta beheraldia gainditu ondoren, partida berdintzea lortu zuen Bartzelonak. Zazpi minuturen faltan, urduritasuna zen irundarren etsairik handiena. Momentu horretan agertu ziren Zubiria eta Aldunate, haien gelditu eta golekin horien garaipena ziurtatzeko. Duela hilabete sinestezina zirudien helburua bete du Fernando Bolearen taldeak.  Sailkapeneko hirugarren postuan bukatu du liga eta Artalekun antolatuko du igoera fasea. Sei urte luzez Ohorezko B Mailan nahikoa sufritu ondoren, Asobal Ligara igotzeko borrokatuko du Irungo taldeak. Bi partida ditu aurretik. Dena da posible.

cdbidasoa.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario