Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/04/21

Burumakur jarraitzen du Real Unionek


FUTBOLA
GIMNÁSTICA DE TORRELAVEGA 3-1 REAL UNION
GIMNÁSTICA DE TORRELAVEGA: Jorge, Borja Camus, Alberto, Pablo Crespo, Nando, Mario, Javi (Dani Cobos m.84), Cusi, Cristian, Víctor (Chema m.74) eta Gabri (José Luis m.82)).
REAL UNION: Villanueva, Herreros (Infante m.69), Andriu (Angulo m.46), Toño Vázquez, Valín, Moscardó, Albístegi, Chupe, Juan Domínguez, Kijera eta Lambarri.

Esku hutsik itzuli zen atzo Real Union Torrelavegatik. Lehenengo zatian irundarrak aurretik jarri ziren arren, etxekoek markagailua irauli eta hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. 25. minutuan  ateratako kornerrean sartu zuen gola Andriuk, partida ondo bideratuz. Bost minutu besterik ez zuen iraun txuribeltzen abantailak, 31.ean Cristianek banakoa jarri baitzuen. Lau minutu beranduago, Villanuevak penaltia egin zion Gabriri. Atezain bizkaitarrak jaurtiketa gelditu zuen, baina aldaratzean Javik kantabriarren bigarren gola sartu zuen. Partidako lehenengo ordu erdian ondo aritu ondoren, desabantailarekin joan ziren irundarrak aldageletara.

Bigarren zatian defentsako lanean ahalegindu zen Gimnástica, eta Unionen etengabeko erasoak gelditu zituen. Kontraerasoan iritsi ziren etxekoen aukerak eta horietako batean, Javik partida erabakita utzi zuen. Hortik aurrera, baloi luzeekin arriskua sortzen saiatu ziren arren, txuribeltzek ez zuten aldea murriztea lortu. Bost partida daramatzate garaipenik lortu gabe eta igoera faseaz ahazteaz gain, Koparako sailkatzea ere konplikatzen hasi zaie. Datorren asteburuan dinamika txarra apurtzeko aukera izango du Unionek etxean, jaitsiera postuetan dagoen Racing B hartuko baitu Stadium Galen.

eldiariomontanes.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario