HONDARRIBIA-IRUN 47-70 RIVAS ECÓPOLIS
HONDARRIBIA-IRUN: A. Suárez (8), S. Borges (5),
M. Stevenson (6), L. Karcic (6), I. Lucas (11). T. Quintero (5), L. Arroyo (4),
T. Gómez (2).
RIVAS ECÓPOLIS: C. Bermejo, O. Kurasova (7), A.
Henry (13), A. Vajda (14), A. Cruz (12). K. Honti, Q. Casas (17), L. Nicholls
(7).
Conquerok galdu eta maila galdu
zuela jakinda, lasaitasunez ekin zion Hondarribia-Irunek denboraldiko azken
partidari. Hondartzan irabazita ospatu nahi zuten berdeek salbazioa, baina
erronka zaila zuten aurrean. Denboraldian zehar erakutsitako nagusitasuna berresteko
asmoz irten zen Rivas eta 0-7ko partzialarekin argi utzi zuen bere asmoa.
Hasierako kolpe horren ondoren kanpokoen erritmoa mantendu ahal izan zuten
berdeek lehenengo zatian zehar. Baina hirugarren laurdenetik aurrera, partidak
kolore bakarra izan zuen. Queralt Casas eta Anna Vajdaren artean markagailuko
aldea gero eta handiago egin zuten madrildarrek, 40-65eko gehieneko abantaila
lortu arte. Azkenean Hondarribia-Irunek ezin izan zuen festa borobildu, baina
azken jardunaldietako sufrimenduaren ondoren, maila mantentzeko helburua bete
du. Etorkizunari buruzko gogoeta egin eta hurrengo denboraldia prestatzeko
denbora izango du orain klubak.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario