Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/04/02

Azken minutuan ihes egin dio garaipenak Real Unioni


FUTBOLA
REAL UNION 1-1 SESTAO RIVER
REAL UNION: Villanueva; Gabarain, Herreros, Toño Vázquez, Kijera, Valín, Albistegi, Moscardó, Chupe (Piette, 90′), Lambarri (Infante, 40′) eta Angulo (Balerdi, 65′).
SESTAO RIVER: Montero, Apraiz, Azkoiti, Eneko, Arrizabalaga, Hernáez, Iru (Solabarrieta, 63′), Larrazabal, Aketxe, Abasolo (Oskar Martín, 80′), Jokin (Silas, 46′).

Luzapeneko azken minutuan jaso zuen Unionek berdinketaren gola, partidako 35.az geroztik irabazten joan ondoren. Igor Angulok egin zuen irundarren gola, penalti jaurtiketa sarera bidali ondoren. Lehenago, Chuperen gola baliogabetu zuen epaileak, Angulori berari egotzitako joko arriskutsuagatik. Real Unionen nagusitasuna erabatekoa izan zen lehenengo zatian zehar baina Lambarrik utzitako albiste txarrarekin iritsi zen atsedenaldia. Aurrelari bizkaitarra min hartuta atera zen zelaitik eta Infante sartu zen bere ordez.
                Bigarren zatian partidaren itxura aldatu zen. Sestaok aurrera pausoa eman zuen eta etxekoei ez irabaztearen beldurra sartu zitzaien. Bigarrena sartu eta partida erabakita uzteko aukerak izan zituzten kontraerasoan, baina ez zituzten baliatu eta ezkerraldekoek berdinketaren bila jarraitu zuten. Azkenean, partidako 94.minutuan ateratako falta jaurtiketan, gol ederra sartu zuen Hernáezek. Egindako lanak ez zuen nahi adinako fruiturik eman eta azken aldian izan duen aukerarik onena galdu zuen horrela talde irundarrak. Play-off postuetatik lau puntura jarri zitekeen, eta seira gelditu da azkenean. Igoera fasearekin amestu nahi badu, hurrengo bi partidak irabazi beharko ditu talde txuribeltzak. Urritxen jokatuko du larunbatean Amorebietaren aurka, eta Lleidaren kontra Galen bi aste barru.

vavel.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario