UD
LOGROÑÉS 0-0 REAL UNION
UD LOGROÑES: Sergio, Gil, Jano, Iturralde, Alejandro (Sergio Dominguez,
m.67), Garban (Quero, m.46), Alain Barrón, Raúl Torres, Iñaki, Ubis eta Sergio
Rodriguez.
REAL UNION: Otermin, Gabarain, Kijera, Moscardó, Valín, Albistegi, Andriu, Chupe, Angulo (Infante, m.76), Juan Domínguez eta Lambarri.
REAL UNION: Otermin, Gabarain, Kijera, Moscardó, Valín, Albistegi, Andriu, Chupe, Angulo (Infante, m.76), Juan Domínguez eta Lambarri.
Play
off-era hurbiltzeko beste aukera on bat galdu du Real Unionek. Husna berdindu
zuen igandean Las Gaunas futbol zelaian, UD Logroñesen kontra. Ontzat emateko
moduko emaitza izan daiteke, baina ligako azken txanpan sartuta, denbora
agortzen ari zaio talde irundarrari. Amorebietak eta Barakaldok bana berdindu
zuten larunbatean, eta desabantaila murrizteko aukera galdu du berriro Unionek.
Partida eskasa izan zen ikuskizunari dagokionean. Intentsitate, abiadura eta
aukerak falta izan zitzaizkion. Unionek bezala, Logroñesek ere asko zuen
jokoan, azken jardunaldietan jaitsiera postuetara hurbildu baita. Urduritasun
eta tentsio horrek kanpokoei egin zien mesede eta hasi bezain pronto Andriuk
lehenengo abisua eman zuen jaurtiketa gogor batekin. Minutuek aurrera egin
ahala etxekoak nagusitzen hasi ziren baina atsedenaldiaren aurretik, Albistegi
izan zen bigarren jaurtiketa arriskutsua egin zuena.
Bigarren zatian errioxarrak irten
ziren hobeto eta aukerarik onenak izan zituzten lehenengo minutuetan. Oterminek
desbideratu zuen lehenengoa eta atzelari txuribeltzek bigarrena. Hortik aurrera
Logroñesek kontrolatu zuen jokoa, eta Unionek baloi geldituan lortu zuen
arriskua eramatea. Markagailua hala ere, ez zen aldatu eta 90. minutua iritsi
zen beste gol aukera garbirik gabe. Luzapenean aldiz, denetarik gertatu ahal
izan zen. Lehenengo Raul Torresek izan zuen aukera Logroñesentzat, baina
Oterminek ondo gelditu zuen baloia. Eta partida bukatzear zela, Moscardók
garaipena eman ahal izan zion Real Unioni korner batetan. Erremate ona egin
zuen baina atezain errioxarrak gelditu zuen. Datorren igandean, Sestao Riverren
bisita jasoko du Unionek, arratsaldeko bostetan Stadium Galen. Ezkerraldeko
taldeak Alaves liderraren aurka berdintzea lortu zuen igandean Las Llanasen,
beraz lan handia izango du berriro Real Unionek. Eta Alavesen etxean jokatuko
du hain zuzen ere, laugarren dagoen Amorebietak. Hortaz, desabantaila
murrizteko aukera izango du berriro Imanol Idiakezen taldeak.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario