PIRAGUISMOA
Pistako Euskadiko Maratoi
Txapelketa irabazi zuen igandean Santiagotarrak Kirol Elkarteak. Donostia Kayak
taldea izan zen bigarren, Orion jokatutako proban. Hamabi domina jantzi
zituzten piraguista irundarrek eta horietatik bost, urrezkoak izan ziren. Helduen
mailan, Javier Herrera izan zen onena C1 ketegorian. Euskadiko txapela lortuta,
Espainiako Maratoi Kopa izango du helburu Santiagotarrak taldeak. Galiziako As
Pontes herrian jokatuko da hilabete
bukaeran.
oarsobidasoa.hitza.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario