PIRAGUISMOA
David Pérezen eta Joan Cresporen
bigarren postuak izan ziren Santiagotarrak Kirol Elkartearen emaitza onenak,
asteburuan La Seu d’Urgellen jokatutako Segre Cup-ean. C1ean igo zen podiumera
David Pérez, Alexander Lipatov olinpikoaren atzetik. Joan Crespo K1ean
nabarmendu zen, eta froga berdinean,
Ekhi Diez eta Telmo Olazabal zazpigarren eta zortzigarren gelditu ziren. C2an, Ekhi Díezek eta David Pérezek seigarren
postua lortu zuten. Emakumezkoetan, Jone Otañoren zortzigarren postua izan zen
emaitzarik onena.
bidasoaldia.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario