Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/04/24

Dominak jantzi dituzte Santiagotarrak-ek eta Hondarribiak Cazaubonen


ARRAUNKETA 
Cazaubongo Nazioarteko Estropadan lehiatu ziren asteburuan Hondarribia eta Santiagotarrak. Helduen mailan bi domina lortu zituzten berdeek. Lemazainik gabeko emakumeen laukoak urrezkoa jantzi zuen eta gizonen zortzikoa bigarren postuan gelditu zen, Aviron Bayonnais eta Raspas taldeek osatutako ontzi mistoaren atzetik, baina Oriokoaren aurretik. Oriotarrak izango dira hain zuzen, hondarribiarren aurkari nagusi asteburuko Gipuzkoako Txapelketan. Irundarrei dagokionean, emaitza onena emakumeen lauko scull ontziaren brontzezko domina izan zen. Alex Arellanok, Nerea Seijok, Olatz Gonzalezek eta Mikele Eizagirrek osatu zuten irundarren laukoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario