REAL UNION
1-1 LLEIDA
REAL UNION: Villanueva, Piette (Lambarri,
66′), Herreros, Toño Vázquez, Kijera, Valín, Moscardó, Albistegi, Angulo, Juan
Domínguez (Gabarain, 83′) eta Chupe (Chuchi, 88′).
LLEIDA: Torres,
Cacho, Mario, Asier Eizagirre, Barreda, Bosch, Miki Massana (Colorado, 75′),
Imaz, Miramón (Xisco, 30′), Pere Milla eta Mata (Artur, 46′).
Atzoko partida amaitzear zela epaileak hartutako erabaki
batek aukerarik gabe utzi du Real Union. Gabarainen eskua ikusi omen zuen eta
penaltia adierazi zuen 89.minutuan. Lleidak berdinketaren gola sartu eta igoera
faseko borrokatik kanpo utzi zuen Real Union. Azken aukera zuten txuribeltzek,
irabaztera behartuta zeuden eta bikain bete zuten haien lana. Aurkari gogorra
zen Lleida, azken zazpi partidetatik sei irabazita iritsi zen Galera, eta sasoi
onean dagoela frogatu zuen. Hala ere, baloiaren jabe egin eta berdegunean
nagusitzea lortu zuen Unionek. Lehenengo zatian ez zuen aukera garbirik sortu
baina aldageletatik bueltan, kataluniarren areara gero eta gehiago hurbiltzen
hasi zen. Denboraldiko minuturik onenetarikoak izan zituen orduan Real Unionek.
Hainbat
abaguneren ondoren, merezitako gola iritsi zen 72.minutuan. Kijerak baloia lapurtu
zuen zelai erdian eta ezker hegaletik korrikaldi luzea egin ondoren, pase ona bidali
zion Lambarriri. Aurrelari bizkaitarrak eroso egin zuen errematea, markagailuan
bat eta hutsekoa jarriz. Zailena eginda zegoen eta ondorengo minutuetan ondo defendatu zuen abantaila Unionek. Baina hiru
puntuak Irunen geldituko zirela zirudienean, epaileak protagonista bilakatu
nahi izan zuen. Etxekoen aurkako penaltia adierazi zuen, jokalarien eta zaleen
amorrazioa eraginez. Bost txartel hori atera zituen eta Imanol Idiakez
entrenatzailea kanporatu egin zuen. Harmailetatik ere sekulakoak entzun behar izan zituen
Sánchez-Seco Otero jaunak, baina Lleidak banakoa sartu zuen. Kolpe ugari jaso
behar izan du talde irundarrak denboraldi honetan, eta atzokoa behin betikoa izan
da.
realunionclub.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario