REAL UNION 4-1 REAL SOCIEDAD B
REAL UNION: Otermin, Gabarain, Andriu, Herreros, Kijera, Albistegi,
Moscardó, Chupe, Juan (Chuchi, 82’), Angulo eta Lambarri (Infante, 83).
REAL SOCIEDAD B: Tena, Zaldua, Morgado, Gaztañaga, Etxebaguren, Castañeda, Barcina (Nanizayamo, 77’), Sanz (Beitia, 58’), Kodro, Ozkoidi eta Hernández.
REAL SOCIEDAD B: Tena, Zaldua, Morgado, Gaztañaga, Etxebaguren, Castañeda, Barcina (Nanizayamo, 77’), Sanz (Beitia, 58’), Kodro, Ozkoidi eta Hernández.
Partidako hamabigarren minutuan
gola jaso arren, markagailua irauli eta garaipen garbia lortzeko gai izan zen
atzo Real Union. Realeko gazteak indartsu irten ziren eta bosgarren minuturako
Iker Hernandezek lehenengo aukera izan zuen. Zazpi beranduago Kenan Kodrok
jaurtiketa ia geldiezina egin zuen areako mugatik, filiala aurretik jarriz.
Golak Real Union esnatu zuen eta hortik aurrera lehenengo zatia txuribeltza
izan zen. Ezker hegaletik iritsi zen arrisku handiena eta aurretik hainbat
aldiz huts egin ondoren, 34. minutuan berdinketa jarri zuen Lambarrik,
Anguloren erdiraketa buruz errematatuz. Hamar minutu beranduago, bizkaitarrak
berak irundarren bigarrena sartu zuen, Gaztañagak jaurtiketa desbideratu
ondoren.
Atsedenalditik
bueltan, partidak bizitasuna galdu zuen. Hala ere, Real Union eroso aritu zen
abantailaren defentsan. 66. minutuan Morgadok bigarren txartel horia jaso zuen,
baina Sansek ezusteko bat emango zuen oraindik. Ordu laurdenaren faltan,
epaileak Kodroren bigarren gola baliogabetu zuen jokoz kanpokoagatik. Bost minutu beranduago Juan Dominguezek Lambarriren
erdiratzea sarera bidali zuen eta Galen lasaitasuna nagusitu zen. Festa
borobiltzeko Igor Angulok laugarrena sartu zuen Moscardóren jokaldi onaren
ondoren Tena atezaina gaindituz. Laugarren postutik urrun dago Real Union,
baina urtarrileko emaitza txarrak atzean gelditu dira eta azken bederatzi
puntuetatik zazpi lortu ditu. Datorren asteburuan Osasuna Bren kontra jokatuko
dute txuribeltzek Taxoaren.
realunionclub.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario