PIRAGUISMOA
Joan den larunbatean hirugarren postuan
gelditu zen Santiagotarrak Kirol Elkartea, ur lasaietako Gipuzkoako Neguko
Txapelketan. Zumaian ospatu zen Txapelketa, bost kilometroko luzerako ibilbidean.
Helduen mailan Javi Herrerak urrezko domina jantzi zuen C1ean eta Iñigo García
bigarren izan zen froga berdinean. Euskadiko Txapelketa asteburu honetan izango
da Bidasoa ibaian, talde irundarrak antolatuta.
Ur bizietako modalitateari
dagokionean, Santiagotarrak-eko taldeak lehenengo postua lortu zuen Euskadiko
Kopako lehenengo proban. Helduetan Aitor Iribarren/Milek Ormazabal bikoteak urrezko
domina lortu zuten C2an eta Ignacio Gonzálezek eta Paula Grijalbak brontzezkoa
jantzi zuten K1ean. Otsailaren 16an izan zen lehenengo jardunaldi hori,
Bergaran.
masmar.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario