ESKUBALOIA
BIDASOA IRUN 29-24 CALMEC BARAKALDO
BIDASOA IRUN: Mouriño
(12), Gimeno (2), Ander Ugarte (4), Aranburu (1), Aldunate (2), David Rincón (4),
Roberto Álvarez (4). Zubiria (1), Crowley (4), Jon Azkue (4), Fernando Rincón
(4), Ander Ruiz eta Cavero.
CALMEC BARAKALDO: Urretxa
(16), Sarasola, Lucas (2), Borda (1), Piritz (2), Macías (3), Joseba Rodríguez.
Aurrekoetxea, Bordegaray (5), Momeñe, Ortuondo (7), Oier García (3), Valderrama
(1) eta Martínez.
Estualdi handirik pasa gabe
irabazi zuen atzo Bidasoa-Irunek Artalekun. Lau porrot zeramatzan segidan etxean
eta bolada hori apurtzeaz gain, Pozoblancoko garaipenari jarraipena eman dio
talde irundarrak. Barakaldo baino gehiago izan ziren horiak atzoko partidan eta
mugimendu eta joko azkarrari esker, erraztasun handiarekin gainditu zuten
bizkaitarren defentsa irekia. Bidasoa ondo sartu zen partidan hamargarren
minuturako 6-2 irabazten ari zen. Baina ondoren 2-8ko kontrako partziala jaso
zuen eta 8-10 jarri ziren ezkerraldekoak aurretik. Minutu txar horien ondoren
irundarrak berrantolatu ziren eta atsedenaldira gol bateko aldearekin joan
ziren (13-12).
Bigarren
zatian zehar irundarrak nagusi izan ziren, markagailuan abantaila erabakigarririk lortu gabe. Hiru eta lau goleko aldea
irekitzen zuten bakoitzean, Barakaldok murriztu egiten zuen. Bost minuturen
faltan, gol bakarrera jartzeko aukera izan zuten ezkerraldekoek, baina erasoan baloia
galdu zuten eta Gimenok kontraerasoan
arriskua uxatu zuen. Hurrengo jokaldian, Zubiriak penaltia gelditu ondoren, Jon
Azkuek lau golera zabaldu zuen berriro horien abantaila. Garaipenak indar
handia eman dio Bidasoari eta gainera, sailkapeneko laugarren postura eraman
du. Bost talde daude puntu bakarreko distantzian eta play-off postuetan
sartzeko lehia oso estua izango da. Datorren larunbatean irteera zaila izango
du Bidasoak. Santanderren jokatuko du, bosgarren dagoen Adelma Sinfinen kontra.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario