HONDARRIBIA-IRUN
57-62 CADI LA SEU D’URGELL
Aitor Uriondok
ezin izan du Hondarribia-Irunen aulkian garaipenarekin estreinatu. Cadi La Seu
d’Urgellen kontra galdu zuten berdeek larunbatean Hondartzan eta maila
mantentzeko borrokan jarraitu beharko dute. Okerrena, orain bi partida besterik
ez direla gelditzen. Taldearen hobekuntza agerikoa izan zen eta partidaren
hasieran, etxekoak nagusi izan ziren. Lehenengo bi laurdenetan kataluniarren
jokoa ondo defendatu zuten eta markagailuan aurretik jarraitu zuten. Baina
hirugarrenetik aurrera, nekeak eta galdutako baloiek kanpokoei eman zieten
nagusitasuna. Azken laurdenean, ezustekoa eman zuen Hondarribia-Irunek eta
berriro aurretik jartzea lortu zuen, bost minuturen faltan (57-55). Erreakzioa
hor gelditu zen eta kataluniarrek haien nagusitasuna inposatu zuten berriro, bukaerako
bost puntuko abantaila lortuz. Datorren asteburuan atsedena izango du
Hondarribia-Irunek eta ondoren, finalen moduko bi partida izango ditu
Obenasaren eta Rivasen aurka.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario