Oriako Jaitsiera-Babyauto Bandera irabazi zuen
larunbatean Hondarribia Arraun Elkarteak. 19:49ko denbora egin zuen Ama
Guadalupekoak eta bederatzi segundu gehiago behar izan zituen bigarren postuan
gelditu zen Oriok. Hogei minutuetako mugaren gainetik, San Pedroko ontziak
osatu zuen jaitsierako podiuma eta ondoren Urdaibai, Portugalete eta San Juan
bezalako San Miguel Ligako aurkariak sartu ziren. Joan den urtean ere, Orioko
uretan nagusi izan zen Hondarribia eta larunbatean garaipena errepikatu zuten.
Aulki mugikorrean, Gipuzkoako Ligako hirugarren
jardunaldian parte hartuko dute larunbatean bai Hondarribiak eta baita
Santiagotarrak Kirol Elkarteak ere. Orion izango dute hitzordua eskualdeko
taldeek eta Orioren, Zarautzen,Donostia Arraunen eta Koxtaperen aurka arituko
dira.
todoremo.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario