Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/03/10

Ezustekoa eman du Bidasoak Santanderren


ESKUBALOIA
ADELMA SINFÍN 26-30 BIDASOA-IRUN
ADELMA SINFÍN: Llata, Muñiz, Merino (2), Blázquez (1), Herrero, Álvarez (5), Villamarín, Barcena (3), Novella (1), Herrero (7), Manrique, Merino (1), Cabañeros, Muñoz (6).
BIDASOA-IRUN: Mouriño, Zubiria, Ugarte (8), Gimeno, Crowley (7), F.Ricón (1), D.Rincón (1), Ruiz, Aldunate (1), Aranburu (1), Renaud (6), Azkue (3), Villamía, Álvarez (2).

Kolpe handia eman zuen atzo Bidasoa-Irunek, Santanderreko La Albericia pabilioiean. Adelma Sinfín aurkari zuzenaren kontra irabazi eta play-off postuetan egonkortzen hasi dira horiak. Itxura txarra zuen partidak lehenengo zatiko 24. minutuan. 13-7 galtzen ari ziren kanpokoak, baina bost minututan 0-5eko partziala osatu eta bizirik iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran erreakzioari jarraipena eman zioten irundarrek eta 10.minuturako irabazten ari ziren. Aulkia mugituz komeni zaion erritmo bizia mantentzeko aukera izan zuen Bidasoak, 2 edo 3 goleko aldearekin partida kontrolatuz.
                Pauso erraldoia eman du Bolearen taldeak play off-erako sailkatze aldera, baina bost partida eta lan handia gelditzen dira aurretik. Hala ere, azpimarratzekoa da etxetik kanpo jokatutako azken hiru partidak irabazi dituela Bolearen taldeak, eta momenturik onenean ekingo diola ligako azken txanpari. Datorren larunbatean bizilagunen arteko derbi erakargarria izango da Bidasoa-Irunen eta Errenteriako Ereintzaren artean, Artaleku Kiroldegian. Bidasoak etxean jokatuko duen azken aurreko partida izango da.

diariovasco.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario