FUTBOLA
OSASUNA B 1-3 REAL UNION
OSASUNA B: Elías, Marcos, Sipo, Unai,
Cariñanos, Moisés, Rubio (Galán, m. 74), Carnicer (Ali, m. 86), Nierga, Omar
eta José Ramón (Rubén Peña, m. 44).
REAL UNION: Otermin, Gabarain, Herreros,
Andriu, Kijera, Albistegi, Moscardó (Colinas m. 65), Valín, Angulo (Infante m.
87), Chupe (Juan Domínguez m. 65) eta Lambarri.
Etxetik kanpoko hirugarren
garaipena lortu zuen atzo Real Unionek Taxoaren. Berriro galtzetik hurbil egon
zen gorritxoen golaren ondoren, baina markagailuari buelta eman eta hiru puntu
garrantzitsu eskuratu zituen azkenean. Lehenengo zatia etxekoena izan zen eta
zelaira irten bezain pronto abagune garbiak izan zituzten. Atsedenaldiaren
aurretik aukera onena izan zuen Jose Ramonek, baina Oterminek lehenengo gola
saihestu zuen.
Bigarren
zatian nagusitasuna bilatu zuen Unionek zelai erdian, eta horrekin batera
baloiaren jabetza eskuratu zuen. Partida irundarren alde zegoenean, Osasuna Bk
kolpe gogorra eman zien Ruben Peñaren golari esker. Baina Unionek berean
jarraitu zuen eta Idiakezek mugimendu ausarta egin zuen Juan Dominguez eta
Colinas zelairatuz. Nafarrek atzera pausoa eman zuten abantaila defendatzeko
asmoz, baina 75.minutuan ateratako korner batetan, Andriuk berdinketaren gola
sartu zuen buruz. Hiru minutu beranduago, Sipok penaltia egin zion Colinasi eta Angulok
aurretik jarri zuen Real Union. Garaipenaren garrantziaz jabetuta, irundarrek
erasoan segitu zuten eta 80.ean, Albistegik, hirugarren golarekin partida
erabaki zuen. Laugarren postutik zazpi puntura jarraitzen du Unionek eta
datorren astean Peña Sporten kontra jokatuko du Stadium Galen.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario