ARRAUNKETA
Astillero klubak eta Cantabriako
Federazioak antolatutako estropada berezian parte hartuko du gaur Hondarribia
Arraun Elkarteak.”VI. Traineruen Igoera” eta zortzikoen “San Jose Saria” jokatuko
dira batera eta bi modalitateetan 5.000 metroko igoera bat eta 500 metroko
sprint bat egin beharko dira. Guztira hamazazpi taldek parte hartuko dute baina
hiruk bakarrik egingo dute bi modalitateetan.
Astillero, Bermeo eta Hondarribia izango dira hain zuzen ere, sari
orokorra lortzeko aukera izango duten bakarrak. Berdeek hiru ontzi izango
dituzte, zortzikoaz gain, A eta B traineruak eramango dituztelako.
Azpimarratzekoa da zortzikoan parte hartzen duten arraunlariek ezin izango dutela
traineruan arraun egin, eta alderantziz.
ligasanmiguel.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario