Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/03/17

Artalekun gelditu dira derbiko bi puntuak

ESKUBALOIA
BIDASOA IRUN 28-21 EREINTZA AGUAPLAST
BIDASOA-IRUN: Mouriño (5), Zubiria (12), Ugarte (2) , Gimeno, Crowley (2), F.Rincón, D.Rincón (2), Satrustegi, Aldunate (1), Aramburu (3), Renaud (7),Villamía (1) , Azkue (3) eta Álvarez (7).
EREINTZA AGUAPLAST: Urtzi (13), Yerobi, Solano (1), Otegui (2), Vázquez (3), Bezanilla, Goikoetxea (3), Nieto (1), Diaz de Cerio (2), Iraeta(4), Iturralde, Mujica (4) eta Larrañaga (1).

PARTZIALAK: 5´(3-1), 10´(5-4), 15´(8-4),20´(9-8),25´(11-11),30´(12-14). 35´(13-15), 40´(16-16),45´(20-18),50´(23-18), 55´(26-19),60´(28-21)

Bidasoa-Irunek irabazi zuen larunbatean jokatutako bizilagunen arteko derbia. Sailkapena eta izena gailendu ziren azkenean, baina benetan zail jarri zien garaipena Ereintzak etxekoei. Partida ona egin zuten orasoaldekoek, salbazioa lortzeko borrokan jarraituko dutela frogatuz. Bidasoak hasieratik agindu nahi izan zuen eta bost minututan 4-1 irabazten jarri zen. Ordu laurdena beteta, lau goleko abantaila erosoa zuten horiek eta behar baino gehiago lasaitu ziren. Ereintzak defentsan estutu zuen, eta atsedenaldirako minutu baten faltan, lehenengo aldiz aurretik jartzea lortu zuen. Azken jokaldian gainera, falta jaurtiketa sartu eta 14-12ko aldea ireki zuten.
                Aldageletatik bueltan gidoia ez zen aldatu. Jon Vazquezek hiru golera zabaldu zuen kanpokoen abantaila, Bidasoari partida konplikatuz. Hiru kontraerasotan huts egin ondoren, laugarrenean gola sartu zuen Bidasoak eta Leoren eskutik, errakzio azkarra iritsi zen. 38.minutuan 15-15ekoa jarri zuen frantziarrak markagailuan eta hortik aurrera, garaipenerako bidea hartu zuen Fernando Bolearen taldeak. Defentsa sendoa eta Asier Zubiria atezainaren lan bikaina, horiek izan ziren partidako gakoak. Errenteriarren intentsitateak behera egin zuen eta irundarren harresiarekin topatzen hasi ziren. Hemezortzinakoan trabatu egin ziren kanpokoak eta irundarrek 23-18ra ihes egin zuten. Azken minutuetan aldea erraztasunez handitu zuten irundarrek, Iñigo Villamíaren golarekin jarioa eten zuten arte. Play-off postuetan jarraitzen du Bidasoa-Irunek eta lau puntu ateratzen dizkio dagoeneko, zazpigarren dagoen Sinfini. Ligako lau partida gelditzen dira eta horietatik hiru, etxetik kanpo jokatuko ditu Bolearen taldeak. Bi asteko etenaldia izango du orain eta Puente Genilen kontrako partida zailarekin itzuliko da lehiaketara Bidasoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario