PIRAGUISMOA
Espainiako Slalom Kopako
lehenengo proba izango da asteburu honetan Irunen. Larunbatean hasiko da lehia, eguerdiko hamabietan Bidasoa ibaian, San Migeleko ur biezietako eremuan. Sailkapen probetatik
modalitate bakoitzeko hogei onenak aterako dira eta igande goizean finalerdiak
eta finalak jokatuko dira. Hamaiketan hasiko da dominak lortzeko lehia. Santiagotarrak
antolatzaileaz gain, Atlético San Sebastian, Cadi Canoe eta Mig Segre taldeak
arituko dira. Parte hartzaileen artean, olinpiko izandakoak ere egongo dira. Ander
Elosegi eta Joan Crespo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin ariko dira eta Maialen
Chourraut eta Samuel Herranz aldiz, Atletico Sansebastian taldearekin.
bidasoaldia.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario