Lehenengo
Maila Nazionaleko azken aurreko jardunaldiko partida jokatu zuen Zaisa-Irunek larunbatean. 12-36 galdu zuen Plaiaundin, Zarautz liderraren kontra. Irundarrek aurre egin zioten baina azkenean puntuek ihes egin zuten berriro.
Datorren asteburuan agurtuko dute denboraldia beltzek Bilbon, Universitarioren kontra, baina ez dute ezer izango
jokoan. Seigarren postuan dago Irun eta ez du play off-a jokatzeko aukerarik. Gutxienez, jaitsiera saihesteko ez du sufritu beharko. Igo berria den taldea dela kontuan
izanda, pozik egoteko modukoa lorpena da, baina irundarren denboraldi
hasiera gogoratuta, sari eskasa dirudi.
Bigarren postuan dago Hendaia
Akitaniako Fédérale 2 Ligan, Stade Hendaiak 22-25 irabazi zuen igandean etxetik kanpo, Aramits taldearen kontra. Sailkapeneko bigarren postuan dago Hendaia 49 punturekin. Hamar gehiago ditu Lombez Samatan liderrak eta bat gutxiago hirugarren dagoen Boucau Tarnos taldeak.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario