SASKIBALOIA
UNB OBENASA 59-65 HONDARRIBIA IRUN
Final baten moduko partida jokatu
du gaur goizean Hondarribia-Irunek Iruñean. Atzo Bembibrek lortutako garaipenak
Arrosadiako Kiroldegian irabaztera behartzen zituen bidasoarrak, eta haien lana
bete dute. Hamar denboraldiko ibilbidearen ondoren emakumezkoen sakibaloiko
maila gorenean jarraitzea dago jokoan, eta urrats handia eman dute gaur neskek.
Partidak behar zuen intentsitatea jarri du Aitor Uriondoren taldeak eta
partidako lehenengo zatian jaun eta jabe izan dira markagailuan. Berdeen
defentsako lanari esker, bost puntu baino ez ditu sartu Obenasak lehenengo
laurdenean. Bigarrenean norabide berdina jarraitu du partidak eta 18-31ko
abantaila erosoarekin joan dira kanpokoak aldageletara.
Hirugarren laurdenean bidasoarren beheraldi txikia iritsi da eta markagailuan hurbiltzeko baliatu dute nafarrek.
Azken hamar minutuetan denetarik izan da. Obenasa hiruko lerrotik asmatzen hasi
da eta Hondarribia-Iruni galtzeko beldurra sartu zaio. Bost minuturen faltan
49-52era hurbildu dira etxekoak, baina Karcicen tapoi ederrak garaipena
hurbildu die bidasoarrei. Nafarrek lanean jarraitu dute hala ere, eta bi
puntura jarri dira hogei segundu falta zirenean. Aukera bakarra zuten, falta
azkarrak egitea eta berdeen huts egiteari itxarotea. Azkenean Italee Lucasek sartu dituen jaurtiketa libreekin bukatu da partida. Bederatzigarren daude orain Uriondoren neskak, Bembibreren eta Conqueroren
aurretik. Hiru talde horietako batek galduko du maila eta datorren asteburuan
erabakiko da lehia.
unbasket.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario