Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/03/21

Bi lehiaketa garrantzitsu izango ditu jarraian Bidasoa XXIek


IGERIKETA
Aste gogorra du aurretik Bidasoa XXI igeriketa taldeak, Espainiako Opena eta Espainiako Kopa jokatuko baititu jarraian. Espainia mailan, banakako proba garrantzitsuena da lehenengoa, eta taldekakoa bigarrena. Datorren astelehena izango da bien artean irundarrek izango duten atseden egun bakarra. Espainiako Openean hamar igelirali aurkeztuko ditu Bidasoa XXIek. Markel Alberdi, Yerai Lebon, Rufino Regueira, Ion Mugica, Eduardo Blasco eta Oskitz Agilar arituko dira gizonezkoetan, eta Ilune Gorbea, Ana Dominguez, Marina Zuazu eta Irati Mendia emakumezkoetan.

Maila mantentzea helburu
Espainiako Kopan, Bidasoa XXIeko bi taldeak goreneko mailan arituko dira. Neskek hamabi urte daratzate jaitsi gabe, baina mutilek joan den urtean lortu zuten igoera. Bien helburua maila mantentzea izango da eta horretarako, sei talde onenen artean egon beharko dira.  Martxoaren 26tik 28ra jokatuko da Kopa Madrilen.

gara.naiz.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario