ARRAUNKETA
The Head of The River Race
estropadan parte hartuko du larunbatean Santiagotarrak Kirol Elkarteko zortziko
seniorrak. Igalaterrako zaharrenetarikoa da eta Oxford-Cambridge ezagunaren ibilbide
berdinean egiten da, baina kontrako noranzkoan. Larunbatean jokatuko da
estropada, 12:45etan, Tamesi ibaian. 420 ontzi arituko dira lehian eta
horietatik 60 baino ez dira izango atzerritarrak. Ondorengoa izango da
Santiagotarrak Elkarteak eramango duen taldea: Ander Rekarte, Antxon Gonzalez,
Mikel Aragon, Benoit Ordoki, David Sevine, Iñigo Aragon, Lionel Sarasola eta
Borja Portos. Maria Perez timonel lanetan arituko da. Irundarren helburua,
duela bi urte lortutako 80. postua hobetzea izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario