ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN 33-35 BM TORRELAVEGA
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Gimeno
(6), F.Rincón (2), Aldunate, Azkue (4), D. Rincón (7), Aranburu (8). Mouriño,
Ugarte (3), Crowley (3), Álvarez eta Susperregi.
PARTZIALAK: 5’ (4-3), 10’ (7-6),
15’ (10-8), 20’ (11-11), 25’ (13-15), 30’ (17-18), 35’ (20-21), 40’ (24-25), 45’
(26-26), 50’ (28-30), 55’ (29-34), 60’ (33-35).
Porrot mingarria jaso zuen atzo
Bidasoa-Irunek. Torrelavegaren kontra galdu zuen Artalekun, bigarren itzuliko
lehenengo jardunaldian. Kantabriakoek postu bat aurrerago zeuden sailkapenean,
puntu bakar bat gehiagorekin, baina irundarrek etxean huts egin zuten. Partida
bizia izan zen, erritmo azkarrean jokatua. Erasoek eta golek izan zuten
protagonismo guztia eta defentsak ez ziren ondo aritu. Hasieran etxekoak izan
ziren aurretik eta bost gol sartu zituzten bost minututan. Hemezortzigarren
minutura arte Torrelavegak ez zuen aurretik jartzea lortu, baina hortik aurrera
Bidasoak ez zuen abantaila gehiagorik izan. 17-18ko markagailuarekin iritsi zen
atsedenaldia eta azken ordu erdirako gelditu zen emozio guztia.
Bigarren
zatiko seigarren minutuan, Jon Azkuek markagailua berdintzea lortu zuen (21-21)
eta hortik aurrera behin baino gehiagotan izan zuten horiek aurretik jartzeko
aukera. Bederatzigarrenean, epaileak txartel gorria erakutsi zion Crowleyri,
penalti jaurtiketan atezainari aurpegian jotzeagatik. Momentu erabakigarria
izan zen etxekoentzat, jokalaria galtzeaz gain, hortik aurrera aritu zen Torrelavegako
ordezko atezainak lan bikaina egin zuelako.
Hamabosgarren minutuan hasi zen irundarren gainbehera. 26-26koarekin, baloiaren
jabetza galdu zuen Bidasoak eta hiru jokalditan 26-29ra aldatu zen markagailua.
Hortik aurrera, Torrelavegak sei goleko abantaila ere izan zuen eta horien
erreakzioa iritsi zenerako, beranduegi zen. Atzoko porrotaren ondoren,
Bidasoaren hurrengo hitzortdua Zarauzko derbia izango da.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario