FUTBOLA
REAL UNION CLUB 0-1 DEPORTIVO ALAVES
REAL UNION: Villanueva, Piette, Andriu, T. Vázquez, Kijera,
Vicente (Lambarri, 73’), Valín, Albistegi, Angulo (Colinas, 66’), Juan
Domínguez eta Chupe.
ALAVES: Crespo, Rubio, Agustín, Javi Hernández, Juanje, Beobide, Jaume, Manu García, Laborda (Sendoa, 84’), Viguera (86’) eta Luimsi (Guzmán, 70’).
ALAVES: Crespo, Rubio, Agustín, Javi Hernández, Juanje, Beobide, Jaume, Manu García, Laborda (Sendoa, 84’), Viguera (86’) eta Luimsi (Guzmán, 70’).
Alavesi aurre egin eta itxura ona
eman zuen arren, porrot mingarria jaso zuen atzo Real Unionek. Partidako
seigarren minutuan egindako akatsak kondenatu zituen txuribeltzak. Manu Garcíak
ateratako falta batean, defentsa irundarrak huts egin eta Labordak bakarrik
errematatu zuen. Baloiak aterako bidea hartu zuen eta ezinezkoa zirudien arren,
Villanueva atezainaren gainetik sartu zen. Golaren ondoren, Idiakezen taldeak
berean jarraitu zuen eta lehenengo zatian zehar erabat menderatu zuen Alaves.
Baloia irundarrena zen, baina gol aukerak ez ziren iritsi. Arabarrek,
kontraerasoan, bigarren gola sartu eta partida erabakita uzteko aukera izan zuten,
baina irundarrak bizirik iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren
zatian partidak norabide berdina izan zuen. Real Union gehiago izan zen jokoan,
baina ez zuen gol aukera argirik izan. Alaves sendo aritu zen defentsa lanetan
eta ez zuen hutsunerik utzi. Etenaldi bakoitzean denbora pasatzen utzi zuten
gasteiztarrek eta horrek, eta epailearen erabakiek, Galeko zaleak piztu zituen.
Imanol Idiakezek aldaketa bilatu nahi izan zuen eta Lambarri eta Colinas
zelairatuta arriskatzea erabaki zuen. 73.minutuan Manu Garciak bigarren txartel
horia jaso zuen eta momentu horretatik aurrera txuribeltzen aukera onenak
iritsi ziren. 91.minutuan Chupek ateratako kornerra errematatu zuen Toñok eta
bere burukada zutoinera joan zen. Berdinketa merezi zuen Unionek, baina hiru
puntuek Gasteizerako bidea hartu zuten. Sailkapeneko zazpigarren postura jaitsi
da Real Union eta zortzi puntura dauka dagoeneko laugarren sailkatua.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario