Alavesen aurka galdu eta play-off
postuetatik zortzi puntura gelditu ondoren, egoera konpondu eta berriro
bideratzeko aukera izango du gaur Real Unionek. Etxetik kanpo jarraian jokatuko
dituen bi partidetako lehenengoa izango du gaur, arratsaldeko bostetan Logroñon.
Las Gaunaseko zelaia izango da txuribeltzen arazo handienetako bat, azken
jardunaldietan itxura penagarria eman baitu. Aurkaria, S.D. Logroñes,
jaitsierako promozio postuan dago baina irundarrek gogotik lan egin beharko
dute hiru puntuak etxera ekartzeko. Idiakezen taldeari dagokionez Toñok eta
Andriuk zigorra bete beharko dute eta entrenatzaileak defentsako lerroa moldatu
beharko du. Normalena zentral postuetan aritzeko Valin eta Herreros zelairatzea
izango litzateke. Taldeko gainontzeko jokalari guztiak Las Gaunasen lehiatzeko
moduan izango dira.
gara.naiz.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario