FUTBOLA
Ostiralekoa ez zen asteburuko
futbol derbi bakarra izan. Gaur Ipurua futbol zelaiak 2.B mailako norgehiagoka
erakargarria eskainiko du (17.00). Eibar eta Real Union behartuta iristen dira hitzordura
eta lehia estua izango dute hiru puntuak eskuratzeko. Etxekoek lehenengo itzuli
bikaina egin zuten baina azken bi partidak galdu dituzte eta sailkapeneko
laugarren postura egin dute atzera. Play-off postuak isten dituzte armaginek 46
punturekin eta hamar gutxiago ditu Unionek. Txuribeltzei gogorra egin zaie
2013aren hasiera baina joan den astean garaipen lasaigarria lortu zuten Nojaren
kontra eta lehenengo postuetako lehiara itzultzeari ez diote uko egin nahi.
Horretarako, Eibarren irabaztea izan daiteke lehenengo pausoa. Julen Colinas
kenduta, jokalari guztiak izango ditu bere esanetara Imanol Idiakezek.
Ondorengoa izan daiteke donostiarraren hamaikakoa: Otermin, Gabarain, Toño,
Andriu, Kijera, Valín, Albistegi, Chupe, Juan, Angulo eta Lambarri.
David Infante, joan den urteko derbian, Ipuruan (bidasoaldia.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario