FUTBOLA
SD EIBAR 1-1 REAL UNION
SD
EIBAR: Xabi, Bóveda, Arregi, Arruabarena (Mainz,68´) Arroyo ( Julen, 75´) ,
Dani García, Yuri, Diego, Roldan,
Jito (Aimar, 60´) eta Navas
REAL UNION: Otermin; Gabarain, Andriu, Toño (Herreros, 89´), Kijera, Valín, Moscardó, Lambarri(Infante, 68'), Albistegi, Juan Domínguez (Samuel, 89') eta Angulo.
REAL UNION: Otermin; Gabarain, Andriu, Toño (Herreros, 89´), Kijera, Valín, Moscardó, Lambarri(Infante, 68'), Albistegi, Juan Domínguez (Samuel, 89') eta Angulo.
Puntu banaketa izan zen atzoko
derbiaren emaitza. Partida itsusia izan zen zaleentzat eta gogorra lehian izan
ziren jokalarientzat. Ipuruako zelaiaren egoera tamalgarria zen eta lanerako eta
borrokarako prest irten ziren taldeak. Lehengo zatia berdindua izan zen eta joko
gutxi eta baloi luze asko ikusi ahal izan ziren. Atsedenalditik bueltan,
bigarren zatiko lehenengo minutuan, etxekoen aldeko penaltia ikusi zuen
epaileak. Jitok bat eta hutsekoa jarri zuen Eibarrentzat, partida ondo
bideratuz.
Txuribeltzek lanean jarraitu zuten eta
pixkanaka zelai erdian nagusitzen joan ziren. 63. minutuan penaltia egin zion
defensa armaginak Juan Dominguezi eta Igor Angulok banakoa eta emozioa jarri zituen
markagailuan. Eibarrek aurrera pausoa eman zuen garaipenaren bila, baina
bukaeran Real Union izan zen aukera garbienak izan zituen taldea. Moscardók eta
Infantek atearen aurrean huts egin zuten eta azkenean berdinketarekin
konformatzen bukatu zuen Unionek. Ontzat eman daitekeen puntua lortu zuen Idiakezen
taldeak, play-off postuetatik urrun jarraitzen duten arren. Datorren astean
derbia izango dute berriro txuribeltzek. Galen jokatuko dute larunbatean, Real
Sociedad Bren kontra.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario