ESKUBALOIA
POZOBLANCO 25-34 BIDASOA-IRUN
C.BM. POZOBLANCO: Sincich, Avalos (3), Damont (1),
Portero (5), Rajic, V. González (3) eta Requena (7). Santamaría, Moreno, Povedano
(6), A. González (1 gol) eta Landaburu (2).
C.D.
BIDASOA: Zubiria, Ander Ugarte (9), Gimeno
(1), Aranburu (8), David Rincón (1), Jon Azkue (1) eta Roberto Álvarez (5). Mouriño,
Aldunate, Fernando Rincón (2), Crowley (5), Ander Ruiz (1) eta Susperregi (1).
PARTZIALAK: 2-1, 3-3, 7-6, 8-11, 10-13, 11-15 (Atsedenaldia)
14-18, 16-20, 19-24, 21-28, 23-30, 25-34.
Garrantzi handiko kolpea eman zuen
larunbatean Bidasoak, Pozoblancoko kantxa zailean. Gijonen aurka ez zituen
etxeko lanak egin, baina Kordoba aldean partida borobila egin eta play
off-erako lehian jarraituko duela frogatu zuen. Leo Renaud falta zen enegarren
aldiz, baina oraingoan ez zen sumatu. Bere taldekideak fin aritu ziren erasoan
eta 34 gol sartzeko gai izan ziren. Ander Ugarte eta Asier Aranburu izan ziren
golegile onenak. Bederatzi sartu zituen piboteak, eta zortzi kapitainak.
Partidako
lehenengo minutuetan etxekoak hasi ziren aurretik, baina zortzi golera
berdintzea lortu zuten horiek ordu laurdena pasata eta ondoren 0-4ko partziala
egin zuten. Atsedenaldia 11-15ekoarekin iritsi zen. Bigarren zatian zehar
nagusi izan zen Bidasoa eta bukaeran, etxekoek amore ematearekin batera,
abantaila bederatzi goleraino handitu ahal izan zuten irundarrek. Garaipenarekin
play-off postuetatik puntu bakarrera gelditu da Bidasoa, eta datorren
larunbatean, bertara bueltatzeko aukera izango du. Artaleku Kiroldegian
jokatuko dute horiek, hamargarren postuan dagoen Calmec Barakaldoren kontra.
minuto90.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario