Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/02/04

Hirugarren partida galdu du jarraian Real Unionek


FUTBOLA
SD LOGROÑÉS 1-0 REAL UNION CLUB
SD LOGROÑÉS: Gonzalo, Ledo, Yécora, Moya, Laencina, Miguel, Candelas; Del Puente (Jorge Herreros, m.90), Fran Sota (Pitu, m.86), Iñaki Toledo eta Olavarrieta (Tamayo, m.72).
REAL UNION: Otermin, Piette, Valín, Herreros, Kijera, Domínguez (Angulo, m.69), Albistegi, Colinas (Infante, m.78), Moscardó, Chupe eta Lambarri.

Hutsean itzuli zen atzo Real Union Logroñotik. Hirugarren partida galdu zuen jarraian, eta golik sartu gabe gelditu zen berriro. Aukera onak izan zituen, baina ez zuen asmatu eta 75.minutuan jasotako gol bakarrak kondenatu zuen. Lehenengo zatia berdindua izan zen, baina txurieltzak izan ziren nagusi. Bigarrenean, irundarrek behera egin zuten eta errioxarren aukerak iristen hasi ziren. Ordu laurdena falta zela, Del Puentek falta bat atera zuen eskuin hegaletik, Piettek desbideratu zuen eta baloia Toledori iritsi zitzaion. Honek jaurtiketa gogorra egin eta Otermin behetik gainditu zuen. Azken ordu laurdenean jaun eta jabe izan zen Union eta Logroñesek atea hutsean mantentzeko sufritu behar izan zuen, baina puntuak etxean gelditu ziren. Real Unionek sailkapenean atzera egin du, zortzigarren postuan dago eta datorren astean etxetik kanpo jokatu beharko du berriro, Teruelen hain zuzen ere.

larioja.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario