ESKUBALOIA
Lusioz hartuko dute gaur zale
zarauztarrek Bidasoaren bisita (Zarauzko Udal Kiroldegia, 19.30). Irungo taldea
beti izan da erreferentzia Gipuzkoako eskubaloian eta Amenabar Zarautzentzat, ligako norgehiagokan
haren aurka aritzea erakargarria da. Baina Bidasoari ere ez zaio ilusioa faltako.
Lau jardunaldi daramatza irabazi gabe eta bi puntuak behar ditu. Joan den
astean Torrelavegaren aurka galdu arren, puntu bakarrera jarraitzen dute
play-off postuek. Teucro da orain muga markatzen duen seigarren postu horretan
dagoen taldea. Horien deialdian, albiste onena Leo Renauden itzulera da.
Frantsesa ez dago erabat osatuta baina bere sentsazioen arabera, baliteke
minutu batzuetan taldeari laguntzeko moduan egotea. Azken jardunaldietan lateralaren
falta nabaritu du Bidasoak, erasoan batez ere. Giroa ezin hobea izango da,
kiroldegia jendez lepo egongo da eta irungo zaleak ere ez dira faltako.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario