Pista estaliko Euskadiko
Txapelketa izan zen larunbatean Donostian eta bertan aritu ziren eskualdeko bi
taldeetako atletak. Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak zazpi domina lortu zituen. Teresa
Zaraguetak altuera jauzian eta Markel Blancok
1.500 metrotan, irabazi zituzten urrezko dominak. Bigarren postuan
gelditu ziren Malen Ruiz de Azua pertika jauzian, eta Tamara Pérez 1.500
metrotan. Podiumeko hirugarren postura igo ziren Mikel Matey altuera jauzian,
Mikel Campon pertikan eta Jon Ruiz pisu
jaurtiketan. Txingudi Atletismo Taldeak bi laugarren postu lortu zituen: Ion
Arrieta 60 metrotan eta Iraitz Larrañaga luzeera jauzian.
mondraberri.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario