Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/02/10

Puntuak galtzetik hurbil izan da Bidasoa-Irun

ESKUBALOIA
AMENABAR ZARAUTZ 28-29  BIDASOA-IRUN
AMENABAR ZARAUTZ: Berridi (11), Agirrezabalaga (8), Lertxundi (2), Balenciaga (4), Eizagirre (1), Aizpitarte (1), Alzaga (8). Agote, Epelde, Agirregomezkorta (2), Beizama (1), Etxaniz, Iruretagoiena (1) eta Ondarra.
BIDASOA-IRUN: Zubiria (19), Ugarte, Gimeno (4), Crowley (4), Aldunate (1), Azkue (1), Alvarez (6).  Mouriño, Rincón (4), Aranburu (1) eta Renaud (8).

Behar-beharrezkoa zuen garaipena lortu zuen atzo Bidasoa-Irunek Zarautzen. Kostata, baina bigarren itzuliko lehenengo bi puntuak lortu dituzte horiek. Etxekoen irteera hobea izan zen eta zarauztarrenak izan ziren lehenengo abantailak. 7-7ko berdinketatik aurrera irundarrak nagusitzen hasi ziren eta atsedenaldirako zazpi goleko abantaila zeukaten (12-19). Aldea handia zen, baina etxekoek ez zuten amore eman eta bigarren zatiaren hasieran abantaila murriztea lortu zuten. Defentsa gogorrari esker, markagailuan hurbiltzen joan zen Amenabar eta azken minutuan 28-28koa sartu zuen David Agirrezabalagak. Hurrengo jokaldian Gimenok berriro aurretik jarri zuen Bidasoa eta azken segunduetan irundarrek ondo defendatu zuten abantaila. Garaipenarekin play-off postuetara bueltatu da Bidasoa-Irun. Seigarren postuan dago eta hamahiru puntu ditu, Teucrok baino bat gehiago. Datorren astean Gijonek bisitatutko du Artaleku Kiroldegia.
Leoren itzulera izan zen albiste onenetarikoa (diariovasco.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario