SASKIBALOIA
HONDARRIBIA-IRUN 42-49 SPAR UNIGIRONA
Atzo laugarren porrota jaso zuen jarraian
Hondarribia-Irunek. Hirugarren postuan dagoen Unigirona nagusi izan zen
Hondartza Kiroldegian, baina estualdi bat baino gehiago pasa behar izan zuen.
Lehenengo bi laurdenetan kanpokoak izan ziren markagailuan aurretik, abantaila
handirik lortu gabe. Italee Lucasen hirukoarekin batera, berdinketarekin iritsi
zen atsedenaldia. Aldageletatik bueltan, 0-9ko partziala lortu zuen Gironak eta
24-33era ihes egin zuen. Hirugarrenean Hondarribia-Irunen erreakzioa iritsi
zen eta bi puntura jartzea ere lortu
zuen, baina azkenekoan, Gironak partida erabakita utzi zuen. Datorren astean
Leonen jokatuko du Hondarribia-Irunek, azken postuan dagoen Bembibreren aurka. Jaitsieraren
mamua behin betiko baztertzeko, bertan irabaztera behartuta egongo dira
berdeak.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario