Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/02/17

Aurkari gogorra da Bidasoa edonorentzat


ESKUBALOIA
BIDASOA-IRUN 21-24 JUANFERSA GIJÓN
BIDASOA-IRUN: Zubiria (11), Gimeno, Álvarez, D. Rincón (2), Leo (5), Aranburu (3), Ugarte (2). Mouriño, F. Rincón, Aldunate (2), Azkue (4), Crowley (2), Satrustegi.
GIJÓN: Fernández (5), Ruesga (2), Costoya (4), Pareja (2), Fernández (1), Huerta (7),  Pelletero (5). López, Plaza, Rodríguez (3), González, Camino, P.García.

Partida galdu arren, itxura ona eman zuen atzo Bidasoa-Irunek Artalekun. Sailkapeneko bigarren postuan dagoen Gijoni aurre egin zioten eta bi puntu lortzetik hurbil izan ziren horiak. Defentsako lan ona egin zuten, baina erasoan galdutako baloiek abantaila handiegia eman zieten asturiarrei. Intentsitate handiko partida izan zen eta lehenengo minutuetan defentsak izan ziren nagusi. Lehenengo partziala 1-2koa izan zen. Kanpokoak aurretik hasi ziren markagailuan baina bi goleko abantaila izan zen handiena. Bidasoak aurrera pausoa eman zuen lehenengo zatiko azken minutuetan eta markagailua berdinduta iritsi zen atsedenaldira.
                Bigarrenean ere, Gijón hasi zen aurretik, baina 11.minutuan, bi goleko aldea lortu zuen Bidasoak (16-14). Tartea zabaldu eta garaipenaren bila joateko momentua zen baina lau minututan kanpokoek markagailuari buelta eman zioten (16-18). Horrekin batera irundarren beheraldia iritsi zen eta bost puntuko aldea ireki zuten asturiarrek, 0-7ko partziala osatuz. Ordu laurdena baino gutxiago falta zen eta puntuek ihes egingo zutela zirudien. Baina orduan, Jon Azkuek gidatuta eta zaleek lagunduta, Bidasoaren erreakzioa iritsi zen eta gol bakarrera hurbildu zen (20-21). Orduan ere, berdintzeko baloia galdu egin zuten horiek eta kanpokoek sufritutako garaipena ziurtatu ahal izan zuten. Bolearen taldeak ez zuen punturik lortu, baina lehiakortasuna eta indarra erakutsi zuten. Hobetu beharreko akatsak dituzte, baina bide onean daude.

elcomercio.es


No hay comentarios:

Publicar un comentario