FUTBOLA
REAL UNION CLUB 4-0 S.D. NOJA
REAL UNION: Otermin, Gabarain, Toño, Andriu, Kijera, Valín,
Albistegi, Moscardó (Lambarri, 65’), Chupe (Infante, 82’), Juan (Chuchi, 85’) eta
Angulo.
Ezin hobeto hautsi du bolada
txarra Real Unionek. Gol festa eskaini die gaur Galeko zaleei, azken egunotako
ezkortasunarekin bukatuz. Amaierako abantaila handia izan den arren, taldeen
arteko aldea ez da berdina izan. Unionek behartuta ekin dio partidari eta
baloiaren jabetza lortzea kostatu zaio. Kanpokoak izan dira nagusi lehenengo
zatian, baina 25.minutuan akats batek irundarren lehenengo gola ekarri du.
Albistegik baloia berreskuratu du zelai erdian, Juan Dominguezi pase luzea egin
dio eta donostiarrak Cabrero atezaina gainditu du. Sari handia lortu
dute txuribeltzek atsedenaldiaren aurretik.
Aldageletatik
bueltatu eta bost minutura, Oterminek Luismaren jaurtiketa gelditu du,
kantabriarren berdinketa saihestuz. Behin baino gehiagotan esku hartu behar
izan du atezain zarauztarrak. Nojak zelai erdian nagusi izaten jarraitu du eta
abagune onak izan ditu. Baina 70.minutuan, partida aldatu duen gola iritsi da.
Angulok atezainari baloia lapurtu eta urrutitik egin du jaurtiketa, baloia
sarera bidaliz. Bi minutu beranduago, Dominguezen eta Chuperen arteko jokaldi
ederrak bakarrik utzi du Lambarri eta bilbotarrak gol erabakigarria sartu du.
Hiru eta hutsekoa nahikoa ez balitz bezala, 86.minutuan laugarrena jarri du
Igor Angulok. Zelaian sartu berria zen David Infantek bi jokalariren artetik
ihes egin eta baloia erdiratu du, eta bizkaitarrak buruz atezaina gainditu du.
Zazpigarren postuan jarri da Real Union 36 punturekin eta datorren astean
Eibarren aurka jokatuko du Ipuruan.
Juan Dominguezek sartu du lehenengo gola (diariovasco.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario