SASKIBALOIA
Hondarribia-Irun taldeko
entrenatzaile zen Anne Peña kargutik kendu du klubak. Azken zortzi partidetatik
bakarra irabazi du taldeak eta joan den asteburuko porrotarekin egoerak
okerrera egin du nabarmen. Sailkapeneko bederatzigarren postuan daude berdeak,
jaitsiera postutik partida bakar batera. Datorren entrenatzaileak ez du lan
samurra izango beraz. Gelditzen diren hiru jardunaldietan, maila mantentzea
izango du jokoan.
Larunbateko porrotaren garrantzia
Final baten moduko partida izan
zuen Hondarribia-Irunek Leonen, sailkapeneko azken postuan dagoen Bembibreren
etxean. 66-56 galdu zuten bidasoarrek eta ondorioz, play off-a ahaztu eta sailkapeneko
azken postua saihesteko borrokatu beharko dute hemendik aurrera, Bembibrerekin
eta Huelva Recreativo Conquerorekin batera.
laopinióndezamora.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario