HONDARRIBIA 1-2 REAL UNION B
Real Union Bk irabazi zuen
larunbatean Ohorezko Mailako Behe Bidasoa eskualdeko derbia. Partida berdindua
izan zen Hondartzako zelaian jokatutakoa eta haize bolada handiek asko mugatu
zuten bi taldeen jokoa. Etxekoek estreinatu zuten markagailua, 43.minutuan
Aitorrek sartutako golari esker. Bigarren zatiaren hasieran norgehiagoka
erabakitzeko aukerak izan zituzten berdeek, baina banakoarekin iritsi zen
partidako azken txanpa eta orduan iritsi zen irundarren erreakzioa. Hogei minuturen faltan Kevin Madinak kornerra
atera eta haizearen laguntzaz, baloia sarera bidali zuen. Minutuek aurrera egin
zuten eta bi taldeak banakoarekin konformatuko zirela zirudienean, Pepek
bigarrena sartu zuen filialari garaipena
emanez.
Hernani
liderrak Ostadarren aurka berdindu zuen eta puntu bakarrera gelditzen da
sailkapenean Real Union B. 43 dituzte txuribeltzek eta bi gutxiago hirugarren
postuan dagoen Oiartzunek. Asko dago erabakitzeko lehenengo postu horietan.
Beherago, zazpigarrenean, Hondarribia Futbol Elkartea dago, jaitsiera
postuekiko hamabi puntuko abantaila lasaigarriarekin. Asteburuan Zumarragan
jokatuko dute berdeek Urolaren kontra eta Real Unionek Lagun Onak Bren bisita
jasoko du Stadium Galen.
noticiasdegipuzkoa.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario