FUTBOLA
REAL UNION CLUB 3-0 CD IZARRA
REAL UNION: Otermin, Piette, Andriu (Herreros, 48'), Toño,
Kijera, Moscardó, Valín, Chupe, Infante (Chuchi, 75'), Lambarri (Juan
Domínguez, 44') eta Angulo.
IZARRA: Valencia, Barrena, Arpón, Echarri (Briñol, 46'),
París, Guembe (Azcona, 66'), Palacios, Araiz, Ardanaz, Lerma (Viana, 54') eta Lizoain.
Emaitza izan zen atzoko partidako
onena. Galeko zelaia ez zegoen joko ikusgarria egiteko moduan eta Real Unioneko
jokalariek ondo barneratu zuten mezua. Egin beharreko lana bete zuten eta
ligako bigarren itzuliko lehenengo hiru puntuak lortu zituzten, Lizarrako Izarra ahul
baten aurka. Lehenengo minutuetan berdegunean nagusitzea kostatu zitzaien
txuribeltzei, baina markagailua estreinatzea lortu zuten lehenengo jokaldi
arriskutsuan. 41.minutuan Moscardók pase bikaina egin zion Angulori eta
bizkaitarrak ez zuen atezainaren aurrean huts egin. 1 eta 0ekoarekin joan ziren
taldeak aldageletara.
Baloi geldituan nagusi
Bigarren zatian euriak bere lana
egiten jarraitu zuen eta Unionek bigarren gola behar zuen, amaieran estualdirik
ez pasatzeko. Jokaldian arriskurik sortu ezinda, baloi geldituan ahalegindu
ziren txuribeltzak. 60. minutuan Angulok kornerra atera eta Arponek bere atean
sartu zuen baloia. Hamabost minutu beranduago erdiraketa errepikatu zuen
ezkerrak eta Juan Domínguezek erremate bikaina egin zuen buruz, 3 eta 0ekoa
jarriz. Amaiera lasaia izan zuen partidak eta okerrena Amorebietaren
garaipenaren berri izatea izan zen. Bosgarren jarraitzen du Real Unionek eta
lau puntura du laugarren sailkatua, baina erritmoa ona da. Atzeko taldeekiko
abantaila handitu du gainera Idiakezen taldeak.
Igor Angulo izan zen protagonista nagusietako bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario