SASKIBALOIA
CIUDAD DE BURGOS 80-54
HONDARRIBIA-IRUN
CIUDAD
DE BURGOS: Regina Gómez (12),
Rachel Allison (19), Blanca Marcos (15), Laura Gil (10), Berta
Chumillas (3) . Aitana Cuevas (8), Itziar Llobet (3), Anna Gómez
(10).
HONDARRIBIA-IRUN:
Ana Suárez (16), Tania Quintero (5), Lisa Karcic (1), Tatiana
Kehsler (14), Sonia Reis (11). Laura Arroyo (5), Mandisa Stevenson
(2).
Galtzen hasi arren, ia
hogeita hamar puntuko aldea atera zion Beroil Ciudad de Burgos
taldeak Hondarribia-Iruni. Zazpi jokalarirekin aurkeztu ziren
bidasoarrak Burgosen, baina ondo sartu ziren partidan eta Tania
Quinteroren eta Sonia Reisen saskiratzeek aurretik jarri zituen
(8-10). Laster iritsi zen etxekoen erantzuna eta lehenengo
laurdenaren amaierarako irabazten ari ziren (21-18). Baina bigarrenean iritsi zen okerrena. Lehenengo sei minutuetan 15-0eko
partziala lortu zuen Burgosek eta abantaila ia gaindiezina zen.
Hirugarrenean berdeen erreakzio txikia iritsi zen eta 52-43era
hurbildu ziren, baina laugarrenean etxekoak nagusi izan ziren
berriro, eta garaipen garbia lortu zuten. Porrotak zortzigarren
postuan uzten du Hondarribia-Irun, hamabost punturekin.
feb.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario