FUTBOLA
Ligako aurkari gogorrenetariko
bat izango du bihar aurrean Real Unionek (17.00). Alves liderrak estatistika
ikaragarriak ditu eta Bigarren Mailarako erritmoa darama. Hala ere, hasierako
indarra galdu du eta azken bost partidetatik bi besterik ez ditu irabazi. Real
Union ere ez dago unerik onenean eta lesionatutako jokalariek taldea
baldintzatzen jarraitzen dute. Lehenengo taldeko hamahiru jokalarirekin
aurkeztu ziren txuribeltzak Lasesarren eta porrot garbia jasan zuten. Biharko
norgehiagokan ere antzeko taldea zelairatu beharko du Imanol Idiakezek. Erasorako Igor
Angulo berreskuratuko du eta Colinas eta Lambarri ere, beste erremediorik ez badago, arriskatuta
jokatzeko moduan egon daitezke. Irundarren alde, orain arte Stadium Galen lortu
dituzten emaitzak daude. Zazpi partida irabazi ditu Unionek etxean, hiru
berdindu eta bakarra galdu. Erronka zaila izango da, baina emaitza horiei
jarraipena ematen ahaleginduko da Real Union.
3-0 galdu zuen Unionek Mendizorrotzan (flickr.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario