SASKIBALOIA
Pasa den larunbateko partida
onari jarraipena eman nahi dio gaur Hondarribia-Irunek. Huelvan jokatuko dute
neskek, Toyota Recreativo Conquero taldearen kontra. Hamabost punturekin,
sailkapeneko azken aurreko postuan daude andaluziarrak, baina irabazi dituzten
hiru partidetako bat, Hondarribian izan zen. 68-69ko markagailuarekin
jardunaldiko ezustekoa eman zuten orduan Hondartzan. Bidasoarrek garaipen
garrantzitsua lortu zuten larunbatean eta hurrengo puntuak eskuratzeko
konfiantzarekin kantxaratuko dira gaur Huelvan. Sailkapenean zortzigarren daude
neskak, baina puntu bakarrera dute play-offa jokatzeko eskubidea ematen duen
seigarren postua.
Azken jardunaldiko MVPa izan da Mandisa Stevenson (zonadostres.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario