Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/12/06

Zarautzen galdu eta hirugarren postura jaitsi da Zaisa-Irun

ERRUGBIA
ZARAUTZ K.E. 32-8 ZAISA-IRUN
Denboraldiko bigarren porrota jaso zuen Zaisa-Irunek larunbatean, Astiko zelaian Zarautz liderraren aurka (32-8). Azkenean etxekoek abantaila handia lortu zuten, baina partida berdindua izan zen eta taldeen artean ez zen horrenbesteko abantailarik izan. Talde irundarrean Celaya eta Darriuseq lesionatuta zeuden eta jokalari horien falta sumatu zen. Hasieratik Zarautz izan zen nagusi eta zazpigarren minuturako lehenengo entsegua lortu zuen. Hogeigarren minutuan Irunek zigor kolpe bati esker aldea murriztea lortu zuen eta lehenengo zatia bukatzear zegoela  markagailua berdintzeko abagunea izan zuen, baina touchean  Zarautzek baloia berreskuratu eta kontraerasoan entsegua lortu zuen.  15-3ko abantaila handiegia zen.
                Bigarren zatiaren hasieran irundarrek lehenbailehen erantzun nahi izan zuten eta 48.minutuan entsegua eta transformazioa lortu zituzten. Hortik aurrera, Zarautzek irundarrek utzitako hutsuneak baliatu eta beste hiru entsegu egin zituen,  68. minuturako partida erabakita utziz. Azken bi jardunaldietako porroten ondoren, sailkapeneko hirugarren postura jaitsi da ZAISA-Irun. Larunbatean Universitario de Bilbaoren aurka jokatuko du Irunek Plaiaundin, arratsaldeko lauretatik aurrera.

                                          Urrun gelditu da denboraldi hasiera harrigarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario