Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/12/07

Etxetik kanpo irabazten ahaleginduko da Bidasoa-Irun


ESKUBALOIA
Alcobendasen jokatuko du bihar Bidasoa-Irunek, lehenengo itzuliko azken aurreko partidan (18.00). Datorren astean Bartzelona B liderrak bisitatuko du Artaleku eta erronka horri konfiantzaz eusteko, garrantzitsua izango litzateke bihar bi puntuak eskuratzea. Joan den astean ezusteko porrota jaso zuten horiek. Artalekun Teucroren kontra galdu zuten eta hirugarren postuan egonkortzeko aukera izatetik, bosgarrenean egotera pasa dira. Biharko aurkaria, Alcobendas, seigarren postuan dago, irundarren atzean eta Play Off postuetako mugan. Puntu bakarrera du Bidasoa eta bihar irabazita,  sailkapenean aurrea hartuko lioke. Orain arte, etxetik kanpo Bolearen taldea ez da ondo moldatu, baina Irunen jokatutako partida gehienetan erakutsi duen maila ematea lortzen badu, partida irabazteko aukera izango du. Neguko etenaldi luzera ondo kokatuta iristeko, Bidasoak beharrezkoa du Madrildik esku hutsik ez itzultzea.

                       Artalekun galdu ondoren, Alcobendasen irabazteko erronka izango du Bidasoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario