Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/12/04

Jardunaldi bikaina Ohorezko Mailan


FUTBOLA
Garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Real Union Bk. Fanderian irabazi zuten txuribeltzek Touringen kontra (1-0), eta Oreretakoei aurrea hartu diete sailkapen nagusian. Partida berdindua izan zen, eta Balerdik 74.minutuan sartutako golak erabaki zuen. Bigarren postuan dago filiala eta sei puntura dauka aurreko jardunaldietan harrapezina zirudien Hernani. Asteburuan Aloña Mendi hartuko du Javi Garmendiaren taldeak Galen.
                Hondarribiarentzat ere jardunaldi borobila izan da hamabigarrena. Oiartzunen irabazi zuen, 0 eta 2, Rodrigok sartutako golei esker. Partida borobila egin zuten berdeek eta aurkariekiko aldea asko txikitu dute. Hogei punturekin, zortzigarren dago Hondarribia, baina bi puntura dauka hirugarren sailkatua eta laura bigarrena, Irungo bizilaguna. Eskualdeko bi ordezkarien artean Touring, Bergara, Tolosa, Aretxabaleta, Berio eta Oiartzun daude, bi puntuko distantzia laburrean denak. Datorren asteburuan Hondarribiak etxean jokatuko du, jaitsiera postuetan dagoen Beti Gazteren aurka.

                                 Sailkapeneko bigarren postuan dago Real Union B.

No hay comentarios:

Publicar un comentario