Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/12/04

Etxetik kanpo irabaztea lortu du La Bacaladera Hondarribiak

ESKUBALOIA
Etxetik kanpo irabazita, zulotik ateratzea lortu du La Bacaladera-Hondarribiak. 31-34 irabazi zuen igandean Usurbilen, Atez Ate taldearen kontra. Usurbilekoek etxean jokatutako lau partidetatik hiru zituzten irabaziak, eta bigarren porrota jaso zuten bidasoarren aurka. Badirudi Hondarribiak hasiera txarrari buelta eman diola eta hamaikagarren postuan jarri da zazpi punturekin. Lau ateratzen dizkio gainera, azken aurrekoan dagoen Trapagarani. Abenduaren 15ean jokatuko du hurrengo partida La Bacaladerak, azken postuan dagoen Basauriren kontra, Hondartzan.
                Irungo Gaztiak-ek ezin izan zuen bolada ona luzatu, eta Eibarren galdu zuen Haritzaren aurka (31-29). Lehenengo zatian zehar etxekoak izan ziren nagusi eta bigarrenean beltzek markagailua berdintzea lortu zuten arren, lehenengo zatiko akats berdinek abantaila eman zioten Haritzari. Azken erreakzio bat ere izan zuen Irungok, baina bi goleko aldea nahikoa izan zen puntuak Eibarren gelditzeko. Sailkapeneko seigarren postuan dago Irungo Gaztiak, zazpi punturekin. Aste honetan, Hondarribiak bezala, atsedena izango du, eta abenduaren 16an jokatuko du berriro, Legazpiko Lau Bide Jatetxea liderraren aurka.



No hay comentarios:

Publicar un comentario