Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/12/09

Garaipenarekin bukatu du Zaisa-Irunek lehenengo itzulia

ERRUGBIA
ZAISA-IRUN RT 24-14 UNIVERSITARIO BILBAO

Bi porroteko bolada txarraren ondoren, berriro irabaztea lortu zuen atzo Zaisa-Irun Rugby Taldeak. 24-14 irabazi zuen Plaiaundin Universitario de Bilbaoren aurka, baina kontrako markagailuari buelta eman behar izan zion horretarako. Bizkaitarrak hasi ziren aurretik eta zazpi puntuko abantailarekin joan ziren atsedenaldira (7-14). Aldageletatik bueltan irundarrak nagusitu ziren, bigarren zati ona egin zuten eta Darrieuseqen, Oscozen eta Genuaren entseguei esker markagailua irauli eta denboraldiko seigarren partida irabaztea lortu zuten. Oporretatik bueltan, denboraldi hasierako bidera itzultzea izango da Irun Rugby Taldearen helburua.

                                                                       ip555.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario