Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/12/09

Esku hutsik itzuli da Bidasoa-Irun


ESKUBALOIA
BM. ALCOBENDAS 26-23 BIDASOA-IRUN
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Gimeno (1), Ander Ugarte (6), Crowley (8), David Rincón, Leo Renaud (3), Roberto Álvarez (1). Mouriño, Aldunate (1), Jon Azkue (1), Aranburu (2) eta Ander Ruiz.
PARTZIALAK: 1-2, 3-4, 5-4, 8-5, 10-5, 12-6 (descanso); 13-8, 17-11, 20-13, 23-17, 24-20 y 26-23.

Joan den asteko irudia hobetu beharrean, hura okertu zuen atzo Bidasoak Alcobendasen. Artalekuko akatsak errepikatu eta partida txarra egin zuen. Denboraldi hasiera itxaropentsua egin zuten irundarrek, baina azken bi partiden ondoren ez dute harro egoteko arrazoi handirik. Atzo lehenengo minutuetan baino ez ziren lehian egon.  Bidasoak izan zituen partidako lehenengo abantailak, baina hamabosgarren minutuan Alcobendasek aurretik jartzea lortu zuen (4-5). Hortik aurrera etxekoak nagusitu ziren eta lehenengo zatiko azken minutuetan abantaila erabakigarria lortu zuten. 12-6ko markagailuarekin iritsi zen atsedenaldia.
                Bigarren zatian eroso aritu zen Alcobendas, ez zuen estualdirik pasa eta arazorik gabe mantendu zuen abantaila. Irundarrak ezinean ibili ziren, erasoan gabezia nabarmena erakutsiz. Atzo urrun gelditu ziren Adelma eta Puente-Genilen kontrako baliabide guztiak. Azken minutuetan, partida erabakita zegoela ikusita, etxekoak lasaitu egin ziren eta Bidasoak aldea murrizteko aprobetxatu zuen. Baina beranduegi zen. Porrotak sailkapeneko seigarren postuan uzten ditu bidasoarrak eta datorren astean Bartzelona B hartuko dute Artalekun. Liderrari irabazten ez badiote, Play Off postuetatik kanpo bukatu dezakete ligako lehenengo itzulia. Eta azken bi jardunaldien ondoren, erronka zaila dirudi.

                                                               bidasoaldia.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario